EZKERRALDENDA: Ezkerraldenda presente en el periódico Berria del 27/08/2015

miércoles, 2 de septiembre de 2015

Ezkerraldenda presente en el periódico Berria del 27/08/2015




«Lanpostuak suntsitu ditu»


Duela 11 urte Barakaldoko Ikea zabaldu zenetik, Ezkerraldeko beste dendetan %60 jaitsi da etxe tresna eta altzarien salmenta

     Ikeako lan baldintzen aurkako protesta bat artxiboko irudi batean. L.J. / AR

2015-08-27 / Lander Muñagorri Garmendia
Joan den martxoan egin zuten bilera Baionako Merkataritza Ganberako kideak eta Ezkerraldenda Ezkerraldeko merkatarien elkartekoek. Lapurtarrek jakin nahi zuten duela 11 urte Barakaldon (Bizkaia) zabaldu zen Ikea altzari denda erraldoiak nola eragin zuen Ezkerraldeko ekonomian. «Ez zeukaten iritzi onik Ikearen ereduaz, eta gure datuek euren susmoak berretsi besterik ez zieten egin», azaldu du Montxu Martinez Ezkerraldendako presidenteak. Eta horretarako moduko datuak dauzkate esku artean: Barakaldoko saltokia zabaldu zenetik, etxetresna eta altzarien salmentek %60 egin dute behera beste dendetan. «Basakeria bat da hori». Hamaika urtean ez da beste altzari dendarik zabaldu Ezkerralde guztian, eta lehendik zeuden askok itxi egin behar izan dute, edo, onenean, tamaina txikitu. «Ikea zabaltzearekin batera, lanpostu berriak sortu dira, baina beste asko desagertu dira haren eraginez: altzari egileak, garraiolariak... Lanpostu ugari suntsitu ditu Ikeak», Martinezen arabera.

Eta sortu dituenak, kalitate kaskarrekoak. Hala dio, behinik behin, Gotzon Mardarats merkataritza guneko langile eta LABeko ordezkari sindikalak. Eta hala salatu dute behin eta berriro Ezkerraldeko mugimendu sozial ugarik ere. «Enpresak sekulako malgutasuna dauka eskura, eta langileen %39k bakarrik daukate 900 euro baino handiagoa den soldata bat», dio ordezkari sindikalak. Prekaritate hitza erabiltzen du behin eta berriro, eta garbi dauka prekaritate horri zein aurpegi jartzen dion: emakume gaztea. «Emakumeen hiru laurdenek asteko 35 ordutik beherako jardunaldia daukate». Eta horrek berekin dakar soldata apalagoak ere eurek jasotzea. Seiehun euro baino gutxiago jasotzen duten langileen %76 emakumeak dira.

Kaleratze susmoak

Horri guztiari etengabeko mehatxuak gehitu behar zaizkio, Mardaratsen arabera. «Egun batetik bestera dei egiten digute lanera joateko, ezetz esanez gero kaleratuak izateko mehatxupean». Edo behin-behineko langileen lan baldintzekindumping-a egiten dutela ere badio. Orain, Baionako saltokia zabaltzeko bezperan, kaleratzeak egon daitezkeela aditzera eman die, gainera, langileei, «Baionako lantegiak erosleak kenduko baitizkigu». Baina, salatu duenez, erosle horiek etxe berera joango dira erostera.

Urte honetako martxoan, bestetik, Ikeak altzariak jaso ahal izateko toki bat zabaldu zuen, Iruñean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario